Albisteak 2020-2021 RSS
Mikal Smithers gure taldeko partaide eta entrenatzailea azkeneko urte hauetan hurrango ikasturtean Belgikara doa, Erasmus dela eta. Injeniaritza ikasten ari da eta diseinua du gustuko. Zorte on opa dizugu Mikel! Ongi pasa eta approbetxatu zure egonaldia herrialde horietatik. Kontaktuan jarraituko dugu. Eskerrik asko!
Ekainaren amaiera Overclock Axular taldeak Espainiako finalean parte hartu zuen. Egia esateko, ongi atera zitzaigun baina, saririk ez genuen lortu. Probak ongi atera ziren. Egindako prototipoa epaileen gustukoa izan zen. Roboteko saioak ongi atera zitzaizkigun. Ia 500 puntu lortu genituen. Hala ere, epaileen kalifikazio orrietan islatutakoa oso eskasa. Urtean zehar egindako lana handia izan da eta horrek poztu egiten gaitu. Aupa Overclock!
Ostiralean, ekainak 11a, Gipuzkoako zenbait erakundetako ordezkarien bisitaldia izan genuen, Azken urteotako taldearen babesleak, Laborma, Zuhaizti eta Plastigaur bertaratzeko aukera izateaz gain, Teknologia, gizarte eta finantza-sektoreekin lotutako erakundeak azaldu ziren.
Gure proiektu berritzailea, teknikoa eta robotaren portaera ikusi zituzten. Gure proiektuak zabaltzeko helburuarekin batera, ea gure joko-prototipoa egia bilakatzeko behar den laguntza ekonomikoa lortzea da baina... denbora aurrera joan ahala, ez dugu emaitzarik ikusten.
Hala ere, animatuta gaude. Horrelako ekitaldiak hurrengo txapelketetarako ideia berriak martxan jartzeko paregabeko aukerak izaten dira.
Mila esker bertaratutako guztioi!
Atzo Donostiako Udaleko Areto Nagusian maiatzean jokatutako Euskadiko First Lego League txapelketan lortu genituen sariak eman zizkiguten. Osasun egoera dela eta, taldeen ordezkariak joan ziren, besterik ez. Overclock Axular taldetik, Mikel Smithers, entrenatzailea eta Mikel Aretxabaleta, taldekidea, bertaratu ziren. Guk irabazitako bi kopak jaso zituzten.
Aupa Overclock!!!!!!!!!!!!
Imanol Agirre eta Iñaki Sánchez Urkia, Axular Lizeoko ikasle ohiak gure Berrikuntza proiektua ikusten aritu ziren. Batak zein besteak kirolarekin lotuta dauden ikasketak burutu dituzte eta une honetan entrenatzaile moduan ari dira. Oso gustura egon ziren gurekin eta ideia polita iruditu zitzaien. Eskerrik asko bikote!
- «Aurreko orria
- 1
- 2
- 3
- 7
- »Hurrengo orria
Nor gara?
FLL lehiaketan parte hartzen dugun 10 taldekide gara.
2009tik lortutako sariak hauexek izan dira:
- Proiektu zientifiko onena (FLL Euskadi, 2009-10)
- Talde lan onena (FLL Espainia, 2009-10)
- Denontzako diseinua (FLL Euskadi, 2010-11)
- Proiektu zientifiko onena (FLL Espainia, 2010-11)
- Euskadiko 2. talderik onena (FLL Euskadi, 2011-12)
- Talde lan onena (FLL Espainia, 2011-12)
- 1. sari absolutua (FLL Italia 2011-12)
- Euskadiko 3. talderik onena (FLL Euskadi, 2012-13)
- Espainiako proiektu zientifikoaren aurkezpen onena (FLL Espainia, 2012-13)
- Ikerketari saria (FLL Euskadi, 2013-14)
- Ikerketari saria (FLL Euskadi, 2014-15)
- 1, saria. Robotaren portaera (FLL Euskadi, 2015-16)
- 1. sari absolutua (FLL Euskadi, 2015-16)
- 2. sari absolutua (Gran Final FLL España 2015-16)
- 2. saria. Estrategia eta berrikuntza (FLL OEC 2015-16)
- 3. sari absolutua (FLL Euskadi, 2016-17)
- 2. saria. Robotaren diseinu mekanikoa (Gran Final FLL España, 2016-17)
- 2. sari absolutua (FLL Euskadi, 2017-18)
- 1. saria. Robotaren portaera (FLL Euskadi, 2017-18)
- 2. sari absolutua (FLL Euskadi, 2018-19)
- 1. saria. Robotaren portaera (Donostiako FLL Euskadi, 2019-20)
- 1. sari absolutua (Donostiako FLL Euskadi, 2019-20)
- Ekintzaletza saria ( FLL Espainia 2019-20)
- 1. saria. Robotaren portaera (Donostiako FLL Euskadi, 2020-21)
- 1. sari absolutua (Donostiako FLL Euskadi, 2020-21)
Nazioarteko FLL txapelketak:
- 2010 - Istambul (Turkia) Open European Championship
- 2011 - Delft (Holanda) Open European Championship
- 2012- Riva de Garda (Italia) 1. sari absolutua (FLL)
- 2016- Tenerife (Espainia) Open European Championship
Zientzia azoka edo Teknoskopioan:
- 2011 - Zientzia ikerketa saria
- 2012 - Zientzia eta teknologia saria
FECYTek antolatutako Madrilgo Finde Científico-an:
- 2015 - SASKINEKT proiektua. Lehen saria
- 2017 - XAULEVEL dB METER proiektua
- 2018 - SMART BARATZA proiektua
Iruzkinak
Gehitu iruzkina