Honi buruz

Mahara 2006. urtean Zelanda Berriko Tertiary Education Commission's e-learning Collaborative Development Fund (eCDF) delakoak sortu zuen, Massey University, Auckland University of Technology, The Open Polytechnic of New Zealand eta Victoria University of Wellington erakundeen elkarlanean.

Mahara paper-zorro elektronikoa, webloga, curricula-biltegia eta gizarte sareko sistema da, erabiltzaileak harremanetan jarri eta lerroko komunitateak kudeatzen dituena. Maharak ikasketa eta garapenerako ingurune pertsonal eta profesionala eraikitzeko tresnak eskura jartzeko diseinatu da.

Te Reo Maori hizkuntzaz "pentsatu" edo "pentsamendua esan nahi du. Izenak berak ederki erakusten du proiektuko kolaboratzaileen dedikazioa erabiltzailearengan oinarritutako bizitza osorako ikasketa eta garapen-aplikazioa sortzeko, izan ere teknologia-soluzioak ezin baitira garatu pedagogiatik at.

Mahara doan banatzen da Open Source aplikazio gisa (GNU lizentzia publikopean. Laburbilduz, kopiatu, erabili eta alda dezakezu, baldin eta:

    * iturri-kodea besteei ere eskaintzen badiezu;
    * lizentzia eta copyright originalak aldatu edo ezabatzen ez badituzu, eta
    * eratorritako lan orori lizentzia bera aplikatzen badiozu.

Maharari buruz edozein galdera izanez gero, mesedez  gurekin harremanetan jarri.

http://mahara.org