Albisteak 2016-2017 RSS
Esfortzu handia egin eta gero, diseinatutako lata montatu dugu. Ondorioz, lata martxan jartzea lortu dugu.
Cansataxular taldeak, Hernaniko lanbide heziketako ikasleekin proiektu berriaren hitzarmena egin ondoren, bertako tailerrak bisitatu ditu. Mikel Ubriz irakasleak, tornu eta fresadoren funtzionamendua azaldu digu, pieza bat guretzako eginez. Mila esker.
Cansat Axular proiektua Tabakalerako Hirikilabs plazan onartua izan da. Lehengo ostegunez Paula eta Axelek proiektua aurkeztu zuten beste 15 proiekturekin batera Donostian. Hilikilabs-i esker beraien laborategietan lan egin ahal izango dugu beste proiektu zirraragarri asko garatzen ari diren ainbat pertsonekin batera. Asko ikasiko dugu elkarrekin eta udazkenean, egin dugun lana erakutsiko dugu Tabakalera plazan.
IKUSI enpresak Donostian duen egoitza nagusian izan gara. Eraikitzen ari diren sateliteak igortzen dituen seinaleak jasotzeko antena bat behar dugunez, IKUSIra jo dugu aholku bila.
Luciano Lavado-k azalpen ederra egin digu antenak nola diseinatzen diren erakutsiz. Lara Burgoa eta Blanca Collazosek enpresa erakutsi digute. I+D+I, produkzioa, ingenieritza, etab. Oso bisita atsegina izan da eta asko ikasi dugu.
Mila esker IKUSI!
SMAAP enpresa Ikastolan izan da. Cansat Axular taldeak jausgailu bat eraiki behar dugu gure sateliterako eta Jorge Ibargoienek, Smaap enpresaren sortzaile eta buruak, hega askearen berri eman digu. Delta hegoetan eta parapentean ikasteko metodologia eta makina guztiz berritzailea garatua dute eta DBH 3ko ikasle guztiek bere azalpenak gozatu ahal izan dituzte.
Jorgek bere ibilbide zirraragarria deskribatu digu, gogoz eta gogor lanean aritu ezkero, proiektuak aurrera eramatea posible dela erakutsiaz. Ikasleok egiazko jausgailuak ikusi eta ukitu ahal izan ditugu, ondoren gure diseinuak hobetu ahal izateko.
Mila esker Smaap eta Jorge Ibargoieni!
- «Aurreko orria
- 1
- 2
- »Hurrengo orria
Iruzkinak
Gehitu iruzkina