Nor gara?
FLL lehiaketan parte hartzen duen 10 kideko taldea gara.
Lortutako sariak honako hauek izan dira:
- Proiektu zientifiko onena (FLL Euskadi, 2009-10)
- Talde lan onena (FLL Espainia, 2009-10)
- Denontzako diseinua (FLL Euskadi, 2010-11)
- Proiektu zientifiko onena (FLL Espainia, 2010-11)
- Euskadiko 2. talderik onena (FLL Euskadi, 2011-12)
- Talde lan onena (FLL Espainia, 2011-12)
- 1. sari absolutua (FLL Italia 2011-12)
- Euskadiko 3. talderik onena (FLL Euskadi, 2012-13)
- Espainiako proiektu zientifikoaren aurkezpen onena (FLL Espainia, 2012-13)
- Ikerketari saria (FLL Euskadi, 2013-14)
- Ikerketari saria (FLL Euskadi, 2014-15)
- Robotaren portaeraren saria (FLL Euskadi, 2015-16)
- 1. sari absolutua (FLL Euskadi, 2015-16)
- 2. sari absolutua (Gran Final FLL España 2015-16)
- Estrategia eta berrikuntzaren 2. saria (FLL OEC 2015-16)
- 3. sari absolutua (FLL Euskadi, 2016-17)
- 2. saria diseinu mekanikoari (Gran Final FLL España, 2016-17)
- 2. sari absolutua (FLL Euskadi, 2017-18)
- 1. saria robotaren portaerarentzat (FLL Euskadi, 2017-18)
Hiru aldiz ere sailkatu gara Open European Championship delako final-txapelketarako:
- 2010 - Istambul (Turkia) Open European Championship
- 2011 - Delft (Holanda) Open European Championship
- 2012- Riva de Garda (Italia) 1. sari absolutua (FLL)
- 2016- Tenerife (Espainia) Open European Championship
Zientzia azoka edo Teknoskopioan:
- 2011 - Zientzia ikerketa saria
- 2012 - Zientzia eta teknologia saria
FECYTek antolatutako Madrilgo Finde Científico-an:
- 2015 - Lehen saria
- 2017
- 2018
Aurreko urteotako blogak
Albisteak 2017-18 RSS
Datorren maiatzaren 11tik 13ra FECYT-ek (Fundación Española de Ciencia y Tecnología) antolatzen duen asteburu zientifikoan ibiliko gara. Hiru egun horietan, "stand" batean, gure proiektua azaldu beharko dugu, beste talde batzuen lanak ikusteko aukera izango dugu eta museoko ekintzetan parte hartzeko aukera izango dugu.
Azkenik, bidai hau aurrera eramateko ezinbestekoa izan da Donostia Sustapena, Plastigaur eta Zuhaizti Inmobiliariaren laguntza.
Eskerrik asko!
Innobasque eta gainerako babesleek Euskadiko FLL txapelketarako jarritako soberazko dirua lehenengo 4 taldeen artean banatzea erabaki dute. Guri 2000 euro egokitu zaizkigu. Diru hori ondo etorriko zaigu gure aurrean dauzkagun konpromisoei aurre egiteko; matrikulak eta bidaiak ordaindu, piezak erosi...
Mila esker laguntza horrengatik!
Aurreko larunbatean, martxoak 3, gurasoei aurreko hilabeteetan egindako lana erakutsi genien. Jende dexente etorri zen eta dena primeran atera zen. Gutako baten bat gaixo egon arren, Sarah eta Ane, ordezkariek bete zuten haien papera behar bezala.
Hamaiketako goxo batekin ekitaldia bukatu genuen.
DBH 3. mailako ikasleek soldatzeko praktikak egin dituzte IKOR enpresako Iñaki Gilek eta Fernando Garcíak zuzenduta. Azalpen teoriko bate ondoren, ikasleak osagai elektronikoak soldatzen eta desoldatzen aritu dira hainbat plaka motatan, bi orduko praktika batean. IKORen zirkuitu integratuak diseinatu eta ekoiztu egiten dituzte. Orain 30 urte sortutako Gipuzkoako enpresa honek Mexikon eta Txinan ere egoitzak ditu. Gaur egun Overclock Axular taldeari laguntzen dio hezetasun-sentsore baten diseinuan.
Eskerrik asko, lagunok!
Otsailak 10ean Euskadiko FLL kompetizoan parte arte genuen, Gasteizen. Aurtengo 8 taldekide berrientzako, esperientzia polita eta desberdina izan zen. Oso ondo pasa genuen beste taldeen proiektuak ikusten eta robotarekin. Bertan gauza asko ikasi genituen. Robotaren konportamenduaren lehenengo saria irabazi genuen, eta sailkapen orokorrean bigarren postua lortu genuen. Horrenbestez, martxoaren 10ean Logroñon jokatuko den Estatu mailako finalean izango gara, beste Euskadiko hiru talderekin batera. Zalantzarik gabe, Espainiako finalean ahal dugun guztia emango dugu! Aupa Overclock!
- «Aurreko orria
- 1
- 2
- 3
- 4
- »Hurrengo orria
Lizentzia
Overclock Axular Taldeko bloga Creative Commons Eratorritako Lanik Gabeko Lizentzia 3.0 Unported lizentziapean dago.
Overclock Axular blogean lizentzia honetatik haraindiko baimenak aurki daitezke.
Iruzkinak
Gehitu iruzkina