Euskara.::.Castellano

Nor gara?

Overclock Axular(r)en profil-argazkia

FLL  lehiaketan parte hartzen duen  15 kideko taldea gara.

2009tik lortutako sariak hauexek izan dira:

  • Proiektu zientifiko onena (FLL Euskadi, 2009-10)
  • Talde lan onena (FLL Espainia, 2009-10)
  • Denontzako diseinua (FLL Euskadi, 2010-11)
  • Proiektu zientifiko onena (FLL Espainia, 2010-11)
  • Euskadiko 2. talderik onena (FLL Euskadi, 2011-12)
  • Talde lan onena (FLL Espainia, 2011-12)
  • 1. sari absolutua (FLL Italia 2011-12)
  • Euskadiko 3. talderik onena (FLL Euskadi, 2012-13)
  • Espainiako proiektu zientifikoaren aurkezpen onena (FLL Espainia, 2012-13)
  • Ikerketari saria (FLL Euskadi, 2013-14)
  • Ikerketari saria (FLL Euskadi, 2014-15)
  • Robotaren portaeraren saria (FLL Euskadi, 2015-16)
  • 1. sari absolutua (FLL Euskadi, 2015-16)
  • 2. sari absolutua (Gran Final FLL España 2015-16)
  • Estrategia eta berrikuntzaren 2. saria (FLL OEC 2015-16)
  • 3. sari absolutua (FLL Euskadi, 2016-17)
  • 2. saria diseinu mekanikoari (Gran Final FLL España, 2016-17)
  • 2. sari absolutua (FLL Euskadi, 2017-18)
  • 1. saria robotaren portaerarentzat (FLL Euskadi, 2017-18)
  • 2. sari absolutua (FLL Euskadi, 2018-19)

Hiru aldiz ere sailkatu gara Open European Championship delako final-txapelketarako:

  • 2010 - Istambul  (Turkia) Open European Championship
  • 2011 - Delft (Holanda) Open European Championship
  • 2012- Riva de Garda (Italia) 1. sari absolutua (FLL)
  • 2016- Tenerife (Espainia) Open European Championship

Zientzia azoka edo Teknoskopioan:

  • 2011 - Zientzia ikerketa saria
  • 2012 - Zientzia eta teknologia saria

FECYTek antolatutako Madrilgo Finde Científico-an:

  • 2015 - SASKINEKT proiektua. Lehen saria
  • 2017 - XAULEVEL dB METER proiektua
  • 2018 - SMART BARATZA proiektua

Overclock Axularren babesle ofizialak

Argazki-albuma


Created with Admarket's flickrSLiDR.

Albisteak 2018-19 RSS

Overclock Axular Espainiako txapelketarako sailkatuta

2019ko otsailaren 16an Gasteizko Europa Jauregian Euskadiko FLL 10. txapelketa ospatu zen. Orain denbora dexente ikusi gabe genituen beste talde batzuetako lagunekin hitz egiteko aukera izan genuen. Primeran pasa genuen eta gainera Espainiako Final Nagusirako sailkatu egin ginen  2. sari absolutua lortzean. Eskerrik asko lagundu diguzuen guztioi!

Berriro lanera!

finala.jpg

 Albiste osoa ikusteko esteka

 

Eta FLL Junior Txapelketan, zein ikasturtean LH 4ko  zuen proiektuak eraikitzen eta aurkezten aritu zareten ikasleoi  ZORIONAK! 

IMG_20190216_083917_opt.jpg.1

Axular Lizeoa FLLra doa!

Kaixo guztioi. Bihar Gasteizen Euskadiko FLL txapelketa jokatuko da. Geure 10. urteurren honetan, Axular Lizeoak Overclock taldearekin batera beste bi talde junior aurkeztuko ditu. Gaur, azkeneko entseguetan hiru taldeen lana ikusteko aukera izan dugu. Ikusgarria!

Albiste honen bitartez, bihar, Gasteizko Europa Jauregian egon behar duzuen talde guztioi ANIMO ETA ZORTE ON!!!!! opa dizkizuegu.

 

junior senior_opt.jpg

Jose Manuel Zapata eta musika

zapata.jpg

Aurtengo erronkan, INTO ORBIT, dexente ikertu behar izan dugu espazioari eta astronauten bizi-baldintzei buruz. Gure Proiektu Zientifikoa garatzean MUSIKA iritsi zitzaigun ia kasualitatez. Orain, badakigu zergatik. Bideo honetan, Jose Manuel Zapata tenorraren azalpenek ez zaituztete epel utziko.

Musika gure bizitzan

Bertsio luzea

Iker Burguera. Errealitate birtuala eta errealitate areagotuaz solasean

Gaur 2019ko urtarrilaren 24an Iker Burguera ingeniariarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Iker ARBI liburuen egilea izan da. Proiektu horretan, umeentzako idatzitako ipuinei errealitate areagotua itsatsi zien, emaita ikusgarria lortuz. Liburuko orrialdeek bizirik dirudite!

Gure prioektua aurkeztu diogu. Bere ustez, interesgarria izateaz gain, proiektu zientifikoa osatzeko beste ideia batzuk eman dizkigu. Elkarrekin jarraituko dugu lanean. Eskerrik asko Iker.

 

iker 2_opt.jpgIker _opt.jpg

Mikro FLL 2018-2019. Arrasateko Mondragon Unibertsitatean

Urtarrilaren 19an Arrasateko Mondragon Unibertsitatean 2018-2019 ekitaldiko Mikro FLL ospatu zen. Overclock Axular taldea bertan aritu ginen bi azpitaldetan banatuta gure hiru proiektuetan aurkeztu eta defendatzeko. Robota ez zen fin ibili eta beste proiektuetan gauza dexente hobetu behar dugu, Gasteizen jokatuko den Euskadiko txapelketan behar bezala ibiltzeko. Ekintzaren ondoren egindako balorazioa positiboa izan zen. Ezin gara lokartu. Gure Lucasek, beti bezala, une ahaztezinak eskaini zizkigun ekitaldiko magoarekin batera. Nor izan zen magoa?

 

mikrofll1_opt.jpg

mikrofll2_opt.jpg

mikrofll3_opt.jpg

26 sarrera

Lizentzia

Creative Commons Lizentzia Overclock Axular Taldeko bloga Creative Commons Eratorritako Lanik Gabeko Lizentzia 3.0 Unported lizentziapean dago.

Overclock Axular blogean lizentzia honetatik haraindiko baimenak aurki daitezke.

 

Logo eLKARTU

Overclock Axular Taldeko Belaunaldien Arteko Plataforma

Iruzkinak

Gehitu iruzkina

'*' batez markaturiko eremuak derrigorrezkoak dira.
Iruzkinak moderatu egiten dira, beraz iruzkin hau publiko egitea aukeratzen baduzu ezin izango du inork ikusi, jabeak onartu arte.

Erantzun honi:

Publikoa
Pribatua: Erantzun hau zeuk eta iruzkinaren egileak bakarrik ikusiko duzue.