Nor gara?
FLL lehiaketan parte hartzen duen 15 kideko taldea gara.
2009tik lortutako sariak hauexek izan dira:
- Proiektu zientifiko onena (FLL Euskadi, 2009-10)
- Talde lan onena (FLL Espainia, 2009-10)
- Denontzako diseinua (FLL Euskadi, 2010-11)
- Proiektu zientifiko onena (FLL Espainia, 2010-11)
- Euskadiko 2. talderik onena (FLL Euskadi, 2011-12)
- Talde lan onena (FLL Espainia, 2011-12)
- 1. sari absolutua (FLL Italia 2011-12)
- Euskadiko 3. talderik onena (FLL Euskadi, 2012-13)
- Espainiako proiektu zientifikoaren aurkezpen onena (FLL Espainia, 2012-13)
- Ikerketari saria (FLL Euskadi, 2013-14)
- Ikerketari saria (FLL Euskadi, 2014-15)
- Robotaren portaeraren saria (FLL Euskadi, 2015-16)
- 1. sari absolutua (FLL Euskadi, 2015-16)
- 2. sari absolutua (Gran Final FLL España 2015-16)
- Estrategia eta berrikuntzaren 2. saria (FLL OEC 2015-16)
- 3. sari absolutua (FLL Euskadi, 2016-17)
- 2. saria diseinu mekanikoari (Gran Final FLL España, 2016-17)
- 2. sari absolutua (FLL Euskadi, 2017-18)
- 1. saria robotaren portaerarentzat (FLL Euskadi, 2017-18)
- 2. sari absolutua (FLL Euskadi, 2018-19)
Hiru aldiz ere sailkatu gara Open European Championship delako final-txapelketarako:
- 2010 - Istambul (Turkia) Open European Championship
- 2011 - Delft (Holanda) Open European Championship
- 2012- Riva de Garda (Italia) 1. sari absolutua (FLL)
- 2016- Tenerife (Espainia) Open European Championship
Zientzia azoka edo Teknoskopioan:
- 2011 - Zientzia ikerketa saria
- 2012 - Zientzia eta teknologia saria
FECYTek antolatutako Madrilgo Finde Científico-an:
- 2015 - SASKINEKT proiektua. Lehen saria
- 2017 - XAULEVEL dB METER proiektua
- 2018 - SMART BARATZA proiektua
Aurreko urteotako blogak
Albisteak 2018-19 RSS
2019ko otsailaren 16an Gasteizko Europa Jauregian Euskadiko FLL 10. txapelketa ospatu zen. Orain denbora dexente ikusi gabe genituen beste talde batzuetako lagunekin hitz egiteko aukera izan genuen. Primeran pasa genuen eta gainera Espainiako Final Nagusirako sailkatu egin ginen 2. sari absolutua lortzean. Eskerrik asko lagundu diguzuen guztioi!
Berriro lanera!
Eta FLL Junior Txapelketan, zein ikasturtean LH 4ko zuen proiektuak eraikitzen eta aurkezten aritu zareten ikasleoi ZORIONAK!
Kaixo guztioi. Bihar Gasteizen Euskadiko FLL txapelketa jokatuko da. Geure 10. urteurren honetan, Axular Lizeoak Overclock taldearekin batera beste bi talde junior aurkeztuko ditu. Gaur, azkeneko entseguetan hiru taldeen lana ikusteko aukera izan dugu. Ikusgarria!
Albiste honen bitartez, bihar, Gasteizko Europa Jauregian egon behar duzuen talde guztioi ANIMO ETA ZORTE ON!!!!! opa dizkizuegu.
Aurtengo erronkan, INTO ORBIT, dexente ikertu behar izan dugu espazioari eta astronauten bizi-baldintzei buruz. Gure Proiektu Zientifikoa garatzean MUSIKA iritsi zitzaigun ia kasualitatez. Orain, badakigu zergatik. Bideo honetan, Jose Manuel Zapata tenorraren azalpenek ez zaituztete epel utziko.
Gaur 2019ko urtarrilaren 24an Iker Burguera ingeniariarekin hitz egiteko aukera izan dugu. Iker ARBI liburuen egilea izan da. Proiektu horretan, umeentzako idatzitako ipuinei errealitate areagotua itsatsi zien, emaita ikusgarria lortuz. Liburuko orrialdeek bizirik dirudite!
Gure prioektua aurkeztu diogu. Bere ustez, interesgarria izateaz gain, proiektu zientifikoa osatzeko beste ideia batzuk eman dizkigu. Elkarrekin jarraituko dugu lanean. Eskerrik asko Iker.
Urtarrilaren 19an Arrasateko Mondragon Unibertsitatean 2018-2019 ekitaldiko Mikro FLL ospatu zen. Overclock Axular taldea bertan aritu ginen bi azpitaldetan banatuta gure hiru proiektuetan aurkeztu eta defendatzeko. Robota ez zen fin ibili eta beste proiektuetan gauza dexente hobetu behar dugu, Gasteizen jokatuko den Euskadiko txapelketan behar bezala ibiltzeko. Ekintzaren ondoren egindako balorazioa positiboa izan zen. Ezin gara lokartu. Gure Lucasek, beti bezala, une ahaztezinak eskaini zizkigun ekitaldiko magoarekin batera. Nor izan zen magoa?
- «Aurreko orria
- 1
- 2
- 3
- 6
- »Hurrengo orria
Lizentzia
Overclock Axular Taldeko bloga Creative Commons Eratorritako Lanik Gabeko Lizentzia 3.0 Unported lizentziapean dago.
Overclock Axular blogean lizentzia honetatik haraindiko baimenak aurki daitezke.
Iruzkinak
Gehitu iruzkina